Getxon, Gasteizen eta Donostian egiten diren nazioarteko hiru jaialdiak direla eta, musika mota horren zaletuentzako turismogunerik onena da Euskadi. Ekitaldi bakoitzeko egitarau ofiziala eskaintzeaz gain, Jazzaldiek, hamarka edizio egin ostean guztiz finkatuta egonik, berrikuntzak dakartzate, talde berriekin lehiaketak sustatzen dituzte eta kalean kontzertuak egiten dituzte.