Ohikoa den moduan, Euskadin jazzaren soinuak Getxoko Nazioarteko Jazzaldiak abiarazten ditu.
Uztailaren 3a eta 7a artean, Jazzaldiak proposamen zabala eskainiko du eta horretan nagusi izango dira genero honetako artista handia. Horien artean Andrea Motis, Julian Lage, Kenny Barron, Madeleine Peyroux eta Paquito de D’Rivera. nabarmendu behar dira.
Programari gehitu behar zaizkio, gainera, Taldeen Lehiaketako finalera iritsi diren lau bandak. Haiei esker, aurten ere Europako jazz gaztearen lanaz gozatzeko aukera izango dugu.
Gainera, uztailaren 4tik 6ra, jam-saioak The Piper’s Irish Pub-en Detectives Descalzos taldearekin, eta uztailaren 3tik 21era Jazz: Henry Matisse erakusketa BBK Fundazioak utzita Torrene Aretoan, eta Enrique Cresporen argazkiak Villamonteko Kultur Etxean ikusgai