Uztailaren 24tik 28ra
www.heinekenjazzaldia.eus
Donostiako Jazzaldia (egun Heineken Jazzaldia) 1966an abiatu zen eta Europa osoko urtetsuenen artean dago. Jazzeko musikari handi guztiak igaro dira Jazzalditik azken berrogeita hamar urte pasa hauetan: Charles Mingus, Miles Davis, Sonny Rollins, B.B. King, James Brown, Ella Fitzgerald, Ray Charles, Keith Jarrett, John Zorn… Jazzaldiak garrantzi handiko hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Lehiakortasunari emandako Euskadiko Turismo Saria, Eusko Jaurlaritzak emana (2015), eta 2016ko Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina, Miguel Martín Jazzaldiaren zuzendariak jaso zuena. 150.000 pertsona baino gehiago biltzen dira, urtero, hiri guztian banaturik dauden Jazzaldiko agertokietara.